Oiartzungo Altzibar auzoko ALT-6 sektorean eraikiko diren 12 etxebizitza tasatuen esleipena, garaje eta trastelekuekin.

Oiartzungo Udalbatzak, 2024ko urtarrilaren 31ean, Altzibar auzoko ALT-6 sektorean eraikiko diren 12 etxebizitza tasatuak eta hauei lotutako garaje eta trastelekuak zozketaz esleitzeko oinarriak hasieraz onartzea erabaki zuen.

Aipatu oinarriak (eranskinean) jendaurrean jarri ziren eta haien aurrean alegazio edo aportazioak egiteko epea eman zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitalpena egin (2024/02/09ko 29. GAO) eta biharamunetik hasita hamar egunez, 2024ko otsailaren 12tik 23ra. 

Emandako epean alegaziorik jaso ez zenez oinarriok behin betikoz onartutzat jo ziren, beste erabakirik hartu behar izan gabe.

Bestalde,  etxebizitza tasatu hauetan esleipendun izateko interesatuek eskaerak aurkezteko epea ireki zen martxoaren 1etik apirilaren 15a arte.

Emandako epean aurkeztutako eskaerak aztertuta, onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda onartu du Udalbatzak 2024ko maiatzaren 29an egindako bilkuran. Era berean, zerrenda hori argitaratu (2024ko ekainaren 6ko 109 zenbakiko GAO) eta 15 egunez jendaurrean jartzea erabaki du alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, 2024ko ekainaren 7tik 27ra, alegia.

Ondoren, Altzibarko ALT-6eremuko erregimen bereziko 12 etxebizitza tasatuak esleitzeko oinarrien III.c) atalaren lehen lerrokadan akatsa atzemanda, 2024ko ekainaren 4ko 882 zenbakiko Dekretu bidez, akatsa zuzentzea erabaki da, eta ondorioz, Osoko Bilkurak, 2024ko maiatzaren 29an, esleipen horretarako zozketan parte hartzeko onartutako onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda zuzendu da (eranskinean). Era berean, zerrenda horren aurka oinarrien VIII klausulak horrela zehazturik Osoko Bilkurak onartutako 15 egunetako erreklamazio-epean (2024ko ekainaren 7tik 27ra), 50.000 eurotik 56.094,50 euro arteko gehieneko diru-sarrera haztatuak dituzten eta eskaerak aurkezteko epean eskaera aurkeztu ez zuten interesatuei eskaera aurkezteko epea ematea erabaki da, gainerako baldintza guztiak bete beharko dituztela kontuan hartuz.

Erreklamaziorik jasoko ez balitz, zerrenda behin betikotzat onartua joko da.

Behin erreklamazio fasea amaiturik eta zerrenda behin betikoz onartzen denean, zozketaren data eta lekua argitaratuko dira.