Oiartzungo Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkalekuan libre dauden garaje plazak errentamenduan esleitzeko lehiaketa

Oiartzungo Udalak 2024ko martxoaren 15eko 2024/402 zenbakiko Alkatearen ebazpenaren bidez Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkalekuko 28, 39, 46 eta 47 zenbakiko lau garaje plazak errentamenduan esleitzeko lehiaketarako espedientea onartzea erabaki zuen, prozedura irekia jarraituz. Halaber, espedienteari hasiera ematearekin batera, kontratua araupetzeko Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agiria onartzea ere erabaki zuen.

Honakoak dira kontratuaren ezaugarri nagusiak: 

  • Kontratuaren xedea: Oiartzungo Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkalekuan libre dauden garaje plazak errentamenduan esleitzea
  • Unitate sustatzailea: Obrak eta zerbitzuak
  • Kontratu mota: Pribatua
  • Balio zenbatetsia: 11.702,08 euro
  • Prezioa: Une bakoitzean indarrean dagoen Oiartzungo Udalaren zerga ordenantzan ezarritako tarifaren araberakoa. 2024ean, hilabeteko 50,44 eurokoa plaza bakoitzeko
  • Epea: 2028ko abenduaren 31ra arte
  • Behin betiko bermea: hiru hilabeteko prezioaren baliokidea
  • Eskaerak aurkezteko epea eta modua: 2024ko apirilaren 11tik 25a arte izango da, biak barne, aurrez aurre Oiartzungo Udalaren sarrera erregistroan, edo bitarteko elektronikoz, Oiartzungo Udaleko egoitza elektronikoaren bidez. Eskaera horiek onartutako Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agirian jasotako baldintzak bete beharko dituzte, bai aurkeztu beharreko agiriei bai aurkezteko moduari dagokionez.

Epe horretan aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, Alkatearen 2024ko ekainaren 12ko 911 zenbakidun Ebazpenaren bidez, behin-behineko zerrenda eta plaza zehatzen esleipena onartu eta erreklamazioak egiteko 8 egun naturaleko epea ireki zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, esleipendunen behin betiko zerrenda eta garaje-plaza zehatzen behin betiko esleipena onartu dira Alkatearen 2024ko ekainaren 25eko 977 Ebazpenaren bidez (eranskinean). Era berean, esleipendunei ebazpen honen jakinarazpena bidaliko zaie eta errekerimendua egingo zaie ondorengo 15 egun balioduneko epean Udal honetako Idazkaritza sailera agertzeko, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30etara, kontratua formalizatzera. Horren aurretik, ordea, beharrezkoa izango da 151,32 €ko behin betiko bermea jartzea, errentamenduaren 3 hilabeteko prezioaren baliokidea, 2095 5060 11 1060024774 kontura banku-transferentzia eginez. Halaber, itxaron-zerrenda osatu eta onartu da.