OIARTZUNGO UDALERRIAN DAUDEN LANDA LURSAILAK ESKURATZEKO LEHIAKETA

Oiartzungo Udalak Oiartzungo udalerrian dauden eta ingurumen balioak galtzeko arriskuan izan daitezkeen eremuak edo landa lursailak eskuratzeko lehiaketa hastea erabaki du, bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartzeko eta bioaniztasunaren galera geldituko duten politikak sustatzeko helburu nagusiarekin, baita egurgintza eredu jasangarriago bat martxan jartzeko ere.

Lehiaketarako aurrekontua 25.000 eurokoa da. Lursailak eskuratu ahal izango dira, aurrekontu hori agortu arte. Halaber, lursail guztietarako, ezarritako gehieneko hektareako prezioa 3.500 eurokoa da, zergak barne.

Parte hartzaileek beren eskaintzetan lursail bakoitzaren hektareako prezioa zehaztu beharko dute, Udalak ezarritako prezioa hobetuz, hau da, 3.500 euro/Ha-ko kopurua baino txikiagoa den beste kopuru zehatz eta finko bat proposatuz. Parte hartzaileek egindako eskaintza horiek ezingo dute gainditu ezarritako gehieneko hektareako prezioa, ezta aurrekontuan zehazten den guztizko zenbatekoa ere. Ezarritako gehieneko hektareako prezioa edo aurrekontuaren kopuru osoa gainditzen duten eskaintzak zuzenean baztertuak izango dira.

Proposamenak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Parte hartzeko baldintzak, landa lursailek eduki beharreko ezaugarriak eta proposamenak aurkezteko eta baloratzeko modua Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agirian daude jasota.