Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulutik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak (OPOSAKETA-LEHIAKETA):
- Udaltzain agentea
- Arkitekto Teknikoa
- Baso-peoiak 2
- Berdintasunerako Teknikaria
- BEHIN-BEHINEKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA (GAOn argitaratuta 2023/10/06, 194 zk.)
Behin-behineko onartutako eta baztertutako zerrendaren aurka 10 egun balioduneko epea irekitzen da: 2023/10/09tik 2023/10/23ra, biak barne.
- BEHIN BETIKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA, EPAIMAHAIKIDEAK IZENDATZEA ETA OPOSIZIO FASEKO LEHEN PROBAREN A ZATIA EGITEKO DEIALDIA (GAOn argitaratuta 2024/04/05, 66 zk.)
GAOn argitaratu da behin betiko onartutako eta baztertutako hautagaien zerrenda, epaimahaikideak izendatu dira eta oposizio faseko lehen probaren A zatirako deialdia egin da.
Oposizio faseko lehen probaren data, ordua eta tokia: 2024ko apirilaren 26an izango da, goizeko 9:00tan, Oiartzungo Udaletxean (Doneztebe plaza, 1, bigarren solairua). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.
- LEHENENGO ARIKETAREN A ZATIAREN AZTERKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK, ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA ETA B ZATIARI DAGOKION ARIKETA EGITEKO DEIALDIA
Lehenengo ariketaren A zatiari dagozkion behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.
Behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioak egiteko 10 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2024ko apirilaren 29tik maiatzaren 13ra, biak barne. |
|
Oposizio faseko lehen probaren B zatiko data, ordua eta tokia zehaztea: 2024ko maiatzaren 17an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxean (Done Eztebe plaza, 1, bigarren solairua). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute. |
- LEHENENGO ARIKETAREN A ZATIAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA
Lehenengo ariketaren A zatiari dagozkion behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira.
Behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioa ezestea erabaki da eta interesdunari erantzuna bidaliko zaio.
- LEHENENGO ARIKETAREN B ZATIAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA
Lehenengo ariketaren B zatiari dagozkion behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.
Behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioak egiteko 10 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2024ko maiatzaren 20tik 31ra, biak barne. - LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ETA 2.HE-ARI DAGOKION AZTERKETA EGITERA DEITZEA Lehenengo ariketaren B zatiaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazio bat aurkeztu da eta epaimahaiak ezeztea erabaki du. Lehenengo ariketaren A eta B zatiei dagozkien behin betiko emaitzak onartu dira (laugarren oinarri espezifikoaren arabera gainditzeko 30 puntu behar dira). Sergio Ordoñez Gorostiza hautagaia 2. HE dagokion idatzizko azterketa egitera deitzea: -Idatzizko azterketaren data: 2024-06-10, astelehena -Azterketaren ordua: 2. HE: 12:15 -Azterketa egiteko lekua: UNED-Bizkaia Ignacio Ellacuria parkea, 2-3 48920 Portugalete Oharra: idatzizko azterketak bi zati ditu, irakurmen-proba eta idazmen-proba. Irakurmen-probak bi ariketa izango ditu, eta idazmen-probak beste bi. - EUSKARA FROGAREN EMAITZAK. Argitaratu dira euskara frogaren emaitzak eta hamar lan eguneko epea ireki da erreklamazioak aurkezteko: 2024/06/25etik 2024/07/08ra, biak barne. Emaitzarekin batera erreklamazio orria argitaratu da. Halaber, idazmen-probako azterketa eta puntuazio-fitxa lortzeko jarraibideak argitaratzen dira, interesdunak kontuan izan ditzan. - LEHIAKETALDIARI HASIERA EMATEA ETA MERITUAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA. Oposizio fasea gainditu duten hautagaiek aldez aurretik alegatutako merezimenduak egiaztatzeko 10 egun balioduneko epea ematea: 2024ko uztailaren 10etik uztailaren 23ra, biak barne. - MERITUEN BEHIN-BEHINEKO BALORAZIOA ETA ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA. Lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzak onartu dira. Hautagaiek 5 egun balioduneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko eta beharrezkoak diren zuzenketak egiteko: 2024ko irailaren 20tik 26ra, biak barne. - MERITUEN BEHIN BETIKO BALORAZIOA ETA IZENDAPEN-PROPOSAMENA EGITEA Merezimenduen behin-behineko emaitzen aurka Mikel Altuna Martiarena hautagaiak aurkeztutako erreklamazioa ezestea eta ezesteko arrazoiak erreklamatzaileari jakinaraziko zaizkiola erabaki da. Erreklamazioa ebatzita, merezimenduen behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira. Alkate andreari proposatu zaio Cesar Irazoqui Irastorza eta Imanol Arana Goicoechea izendatzeko baso-peoi lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako ofizioetako langile motari dagokion plaza betetzeko. Izendapen hauek burutu aurretik, proposatutako hautagaiak aurkeztu beharko ditu, oinarri orokorretako hamabosgarren oinarriari jarraiki, 20 egun balioduneko epean, behin betiko emaitzen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita, hautaketa-prozesuan parte hartzeko aurkeztutako eskaeran alegatutako baldintzen egiaztagiriak:
Adierazitako agiriak aurkeztea ezinezkoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ahal izango du hautagaiak, zuzenbidean onargarria den edozein frogabide erabiliz. Funtzionario publiko edo lan- kontratuko langile denak ez ditu agiri bidez justifikatu beharko aurreko izendapena lortzeko egiaztatutako baldintzak eta betekizunak. Ministerio, administrazio autonomiko, toki-korporazio edo menpeko erakunde publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, bere izaera eta bere zerbitzu- orrian jasotako inguruabar guztiak egiaztatuz. Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako hautagaiak ez badu bere dokumentazioa aurkezten edo eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, ezin izango da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskabidean faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe, eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatuko du. Oinarri espezifikoetako seigarren oinarriari jarraituz, Alkate andreari proposatzea plazarik eskuratu ez dutenen eta hautaketa prozesuko oposizio fasea gainditu dutenekin lan-poltsa onartzea. Epaimahai Kalifikatzaileak hartutako erabakiaren aurka, ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Alkateari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. |
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika