Egoitza elektronikoari buruz

Egoitza elektronikoaren sortze agiria

Dekretua: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/06/24/c2104191.pdf

Egoitza elektronikoaren erabilera

Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoa herritarren eskura dagoen gune birtuala da, Udalean egin beharreko izapide elektronikoak egiteko.

Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoaren titularra Oiartzungo Udala bera da.

Udaleko sailak eta erakunde autonomoak arduratzen dira, beren eskumenen esparruan, egoitza elektronikoan dauden informazioaren, izapideen eta zerbitzuen osotasunaz, egiazkotasunaz eta eguneraketaz.

Egoitza elektronikoaren helbidea: www.oiartzun.eus/egoitza

Jabetza intelektuala

Egoitza elektronikoaren eduki guztiak, hau da, testuak, irudiak, ikonoak, grafikoak, domeinuak, markak, teknologia, softwarea eta ikus-entzunezko edo soinuzko gainerako edukiak, bai eta horien diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak ere, Oiartzungo Udalarenak edo IZFE S.A.-renak dira, eta haien eskubideak, hala badagokio, udalak onartzen ditu, eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mende daude, estatuko eta nazioarteko legediak babestuta.

Datuen babesa

https://www.oiartzun.eus/eu/Tramiteak/Datu_babesa 

Identifikazio-sistemak eta ziurtagiri elektronikoak

Prozedura bat hasteko edo prozedura baten izapidetze-egoera kontsultatzeko, beharrezkoa izango da interesdunak bere burua modu frogagarrian identifikatzea egoitza elektronikoan. Horretarako, ezinbestekoa izango du ziurtagiri elektroniko bat edukitzea.

Ziurtagiri elektroniko batek balioa izan dezan, konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile kualifikatuen zerrendan dagoen erakunde edo enpresa batek eman behar du.

Egoitza elektronikoan, emaile kualifikatu horietakoren batek emandako edozein ziurtagiri erabili ahal izango da, esate baterako, NAN elektronikoa edo Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (FNMT) emandako ziurtagiriak.

Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa legearen 187.3 artikuluarekin bat etorriz, udalak onartutako ziurtagiri elektronikoak ere baliozkotzat joko dira hauteskunde-elkarteek udal-hauteskundeetan abalak aurkezteko.

Horrez gain, nahi duten pertsonek B@kQ ziurtagiria eskuratu ahal izango dute berehala eta doan udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bulegoetan. B@kQ-arekin udalaren Egoitza Elektronikoaren izapide eta kudeaketa guztiak egin daitezke.

Araudia

- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- Oiartzungo Udalean administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Kexak eta iradokizunak

https://www.oiartzun.eus/eu/Tramiteak/_Kexa_eta_iradokizunak

Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak egiaztatzea

Oiartzungo Udalaren Egoitza Elektronikoaren ziurtagirien baliozkotasuna egiaztatzeko, VALIDE zerbitzua erabil daiteke: .

Zehazki, egoitza-ziurtagiria baliozkotzeko, jarraitu jarraibide hauei:

VALIDEn zaudenean, sakatu "Baliozkotu ziurtagiriak eta sinadurak" eta "Baliozkotu egoitzako ziurtagiriak" eta jarraitu bertan adierazten diren pausoak

Egoitzaren zigilu elektronikoak egiaztatzea

Oiartzungo Udalaren zigilu elektronikoarekin sinatutako PDF artxiboak egiaztatu ahal izango dira, sinaduren egiaztapena zure PDF irakurgailuan gaituz. Adibidez, Adobe Reader-en honela egiaztatu ahal izango dira:

Egin klik zure Acrobat Reader programako “Sinadurak” fitxan, eta horrek lehen aipatutako ziurtagiriaren edukia erakutsiko dizu, artxiboa sinatu zen eguna eta ordua adierazita.

Zigilu horrek berak sinatutako dokumentuen ofizialtasuna eta osotasuna ziurtatzen du.

Ziurtagiri hau Oiartzungo Udalaren Egoitza Elektronikoak argitaratzen dituen dokumentuen egiazkotasuna eta originaltasuna ziurtatzeko baino ez da erabiltzen.