Jarraian agertzen diren eskaera ereduak, bete ondoren, udaleko sarrera erregistrora eraman behar dira.
Internet bidez ere eskaera eta tramite guztiak egin daitezke, udalaren egoitza elektronikoan. Hau erabili ahal izateko, BakQ edo identifikazio eta sinadura elektronikoko beste baliabideren bat behar da (udaletxean eskatu daiteke).
Saila | Eskaera ereduak | Zertarako |
---|---|---|
Orokorra | Beste eskaera orriekin eskatu ezin dena eskatzeko Izapideak beste norbaiten ordezkaritzan egin ahal izateko
Etxe tasatuen zozketan parte hartzeko (berriak eta bigarren eskukoak) | |
Zerbitzu ekonomikoak | Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren proportziozko itzulketa | Urte osoko zerga ordaindu ondoren ibilgailua baja eman delako, proportziozko zatia eskatzeko |
Erreziboen helbideraketa | Erreziboen ordainketa helbideratzeko eskaria egiteko | |
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga salbuespen eskaera | Ibilgailuak mugikortasun murriztuko pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean matrikulatuta daudenean eta horiek bakarrik erabiltzeko edo garraiatzeko direnean, zergaren salbuespena eskatzeko. Eskatzaileek ibilgailuaren erabileraren inguruko zinpeko aitorpena aurkeztu behar dute. | |
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan hobari eskaera | 30 urtetik gorako ibilgailuen, elektrikoen, hibridoen eta familia ugarien ibilgailuen hobarien eskaerak. | |
Biblioteka | Liburu berrien eskaera | Udal liburutegian liburu berriak eskatzeko |
Bazkide berriaren eskaera | Bibliotekako bazkide egiteko eskaera | |
Bibliotekako aretoaren erreserba | Bibliotekako beheko solairuko aretoa eskatzeko | |
Kirola | Kiroldegirako prezio murriztuak | |
Hondakinak | Aportazio guneko giltza eskaerak | Aportazio guneko giltza eskaerak |
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika