Datorren astean Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institituan aurkeztuko da egitasmoa
Oiartzungo Kuadrillategin izen-ematea irekita dago hilaren 25a arte. Kuadrillategi euskaraz ekintzak prestatzeko, lagun berriak egiteko eta ongi pasatzeko gogoa duten gaztetxoentzako tokia da.
Datorren astean, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko hezitzaileek egitasmoa aurkeztuko diete Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institituko DBH 1. eta 2. mailako ikasleei. Izan ere, adin tarte horretako gaztetxoei bideratua dago egitasmoa Oiartzunen.
Aurkezpen horietan, izen-emateko orriak banatuko dira. Izen-ematea bi ikastetxeetako idazkaritzan egin beharko da. Herritik kanpo ikasten duen gaztetxo oiartzuarren batek izena eman nahiko balu, Euskara zerbitzuan entregatu dezake izen-ematea orria (Fermiñene etxeko beheko solairuan).
Aurtengoan, Landetxeko gaztetxea izango da Kuadrillategiren topagunea. Astean behin elkartuko dira eta gaztetxoek eurek proposatuko ekintzak egingo dituzte.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika