Emakumeenganako indarkeria sexista gehiago ez!

Erandioko hilketa matxistaren harira antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu

Astelehenean, urriak 5, Erandion gizon batek bikotekidea erail zuen. Gertakari larri hau dela eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunaren Kontseiluarekin eta Pasaiako Berdintasun Mahaiarekin batera, bat egingo dugu Oarsoaldeko mugimendu feministak egin dituen deialdiekin, eta herritar guztiak deitu nahi ditugu bihar, hilak 7, 19:30ean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera (Oiartzunen Doneztebe plazan, Errenterian Niessen merkataritza-gunean).

Publikoki eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako gure jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Bukatzeko, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak eraildako emakumearen familiari gure elkartasuna adierazi nahi diogu.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!