Norbanakoen eta elkarteen inbolukrazioa bilatu nahi du Udalak
Etorriberrientzako Harrera Planaren aurkezpena egingo da hilaren 27an (asteartea), 19:00etan udaletxeko areto nagusian.
Aurkezpenak helburu bikoitza izango du. Batetik, Euskara eta Gizarte-Ongizate sailetatik bideratu den proiektua aurkeztea. Bestetik, etorriberrien inguruan sarea osatzea. Horretarako, herrian integrazioa erraztuko duten kolaboratzaile eta laguntzaileen sarea osatu nahi du Udalak. Elkarteek eta norbanakoek lan horretan izan dezaketen funtzioa nabarmendu nahi dugu.
Proiektua aurkezteaz gain, etorriberri guztiei banatuko zaien dvd-a erakutsiko da aurkezpenean. Etorriberriei herriko berri emateko sortu da ikus-entzunezko material hau lau hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika