Erriberako euskalgintza laguntzeko saskia erostera animatu dituzte herritarrak
Nafarroako Erriberako euskalgintza laguntzeko, Errigora egitasmoari babesa agertu dio Udalak -zinegotziek eta Langile Batzordeak- eta herritarrak laguntza honetan euren aletxoa jartzera animatu dituzte.
Azaroaren 8a arte egin daitezke saskiaren eskaerak. 50 euroren truke, Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuz osatutako saskia eskuratu daiteke. Gurean, Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan, Elorsoro kiroldegian eta internet bidez (Fermiñenen jasotzeko) egin daitezke eskaerak.
Zazpiak Bat, AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean martxan jarritako kanpaina da Nafarroa hegoaldeko uzta euskarari puzka. Saskiak salduta lortzen den dirua Erriberan euskalgintzako hiru proiektu laguntzeko erabiliko da: Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupena bermatzea; Erriberako AEKra eta D eredua Nafarroa osora zabaltzeko ekimenera.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika