2015ean jaiotako haurrentzako atsolorra prestatzeko bilera izango da ostegunean

Datorren urteko martxoan egingo litzateke erritua

2015ean jaiotako haur oiartzuarrentzako atsolorra prestatzeko bilera izango da ostegunean (hilak 19) udaletxeko areto nagusian, 17:00etan.

Udalak eta 2015ean jaiotako haurren gurasoek ongietorri erritua elkarlanean prestatzea da asmoa. Horregatik, interesatuak dauden guraso guztiek hartu dezakete parte prestaketan.

Atsolorra datorren urteko martxoan egitea da asmoa. Atsolorra haurrei gizartera ongietorria emateko euskal tradizioa da. Gaur egungo errealitatera egokitutako atsolorra berreskuratzea da Udalaren eta herritar talde baten helburua.

Aurtengo martxoan berreskuratu da ohitura zaharra, 2014an jaiotako haurrei ongietorria emateko.