Saioak hilaren 23an eta 30ean izango dira
Puntu ilunen azterketa egiten hasi da Oarsoaldeko Berdintasun Mahaia. Oiartzunen ere lantalde bat osatuko da gure herrian emakumeen ikuspuntutik arriskutsuak izan daitezken guneak identifikatzeko (ordua eta lekuaren arabera, beldurra eman dezaketen horiek).
Bi saiotan egingo da azterketa eta hausnarketa: azaroaren 23an eta 30etan (18:00etan biak, udaletxeko areto nagusian). Udaletik, herriko emakumeak animatu nahi ditugu azterketan euren ekarpenak egitera.
Saioetan herriko edozein emakumek parte hartu dezake, bere iritzia eta esperientzia pertsonala trukatzeko. Mugimendu feministak ere parte hartuko du.
Herriko puntu ilunak identifikatzea, emakumeak edozein ordutan eta edonon seguru sentitzeko lehenengo urratsa da. Eskualde mailako proiektua da eta Lezon, Errenterian eta Pasaian ere beste zazpi lantalde osatuko dira bakoitzak bere herriko egoera lantzeko. Aurrez, beste zenbait herritan ere egin izan dira antzeko azterketak (Donostian, Hondarribian...).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika