Hilaren 23tik 25era bost puntu egongo dira hondakin horiek uzteko
Silo plastikoaren bilketa egingo da datorren ostegunean, hilaren 26 goizean (osteguna). Belar-bolak biltzeko erabiltzen den hondakin berezia egoki tratatzeko egiten du bilketa espresuki Udalak, Behemendiren bitartez.
Bost bilketa puntuak hauek izango dira: Bizardia Elkartearen aurrean (Gurutze); Gaintzabal bidearen sarreran (Karrika); Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Zerradi poligonoko ekarpen gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan (Ugaldetxo).
Azaroaren 23til 25era utzi beharko da silo plastikoa zehaztutako leku horietan. Plastikoak beste hondakin arrastorik ez du izan behar eta sokaz bilduta utzi beharko da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika