Muittu! egitasmoa jarriko da martxan, prebenjaminek jarduera fisikoa egiteko aukera izateko

LH 2. mailako ikasleei zuzendutako proba pilotua da 

Muittu! egitasmo pilotua jarriko du martxan Udalak, prebenjaminek (LH 2. mailako haurrak) gaitasun fisikoak lantzeko helburuarekin. Era ludikoan, jolasen bidez, egingo da lanketa guztia.

Urtarriletik ekaina bitartean, astean ordubeteko bi saio planteatu dira. Hileko kuota 9 eurokoa izango da. Saioak urtarrilaren 18an hasiko lirateke, baina aurretik izena ematen duten haurren gurasoekin bilera bat egingo litzateke, xehetasun guztiak azaltzeko. Bilera hau urtarrilaren 11n izango da, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 17:00etan. 

Izen-ematea, hilaren 11 arte

Gaur eta bihar banatuko dituzte izen-emate  orriak Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan, dagokion mailan. Hilaren 11 arte, bi ikastetxee horietako idazkaritzan entregatu beharko dute orria interesatuek.