Kirol Asterako proposamenak jasoko ditu Udalak

Egitaraua osatzeko gaiak eta hizlariak biltzea da asmoa

Udaleko kirol sailak datorren urtean berriz Kirol Astea antolatuko du. Egitaraua osatzeko, gaiak eta baita herrira etortzea nahiko luketen kirolariak proposatzeko aukera emango die herritarrei. jokin@oiartzun.org helbidera bidal daitezke proposamenak.

Ondoren, jasotako proposamenak aztertuko dira, bideragarritasuna (presentziala, ekonomikoa...) aztertzeko eta egitaraua osatzeko.

Lehenengo Kirol Astearen zapore ona

Aurtengo urte hasieran lehenengo aldiz antolatu du Udalak Kirol Astea. Gai ezberdinak (euskal kirolak; elikadura; txirrindularitza; mendi lasterketak...) eta kirolari sonatuak (Migel Mari Lasa, Maite Maiora, Abel Barriola, Dorleta Eskamendi...) izan ziren hizpide eta hizlari.

izan zuen arrakasta kontuan hartuta, kirolaren beste arlo eta ikuspuntu batzuk jorratzea da asmoa hurrengo Kirol Astean.

Gehigarriak

Kirol Asterako proposamenak jasoko ditu Udalak