Ergoiengo bidegorri zati batean hoditeria aldatzeko lanak hasi dira

Hilabetez Aiako Harria etxea eta Ordozelaiko bidegurutze arteko zatia itxita egongo da

Gaur Ergoiene, Aiako Harria etxea eta Ordozelaiko bidegurutze arteko hoditeria berritzeko lanak hasi dira. Lan hauek direla eta, hilabetez bidegorri zati hori itxita egongo da.

500 metro inguru hoditeria aldatuko da. Azken asteetan inguru horretako hoditerian leherketak izan dira. Udalak, hala ere, aurretik inguru horretako hoditeria aldatzeko prozesua hasia zuen.