72.000 €ko inbertsioa egingo du Udalak Elizaldeko auzunean
Elizaldeko Bidegaña auzogunea txukundu eta berrantolatzeko lanak hasi dira. Bizilagunen eskaerak aintzat hartuz, espaloia berritu, argiteriako kableak lurperatu, aparkalekuak berrantolatu eta seinaleak jarriko dira.
Udalak 72.000 € inbertituko ditu Elizaldeko auzunea biziberritzera eta lanek bi hilabeteko iraupena izango dute. Bitarte horretan, trafikoan eta aparkalekuetan aldaketak egon daitezke.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika