Astelehenetik aurrera Ikasle Gela berriz irekiko da

Ganbarako lanak bukatu arte, behin-behineko erabakia da

Astelehenetik aurrera Ikasle Gela berriz irekiko da, astelehenetik igandera 09:00etatik 17:00etara.

Ordu horretatik aurrera, beheko aretoan ohiko ekintzak burutuko dira (hitzaldiak, ipuin-kontaketak, tailerrak, proiekzioak, bilerak...) eta helduen aretoan -bibliotekako bigarren solairuan- jarraitu ahal izango dute ikasleek lanean, bibliotekako ordutegian.

Azken urteotan, unibertsitateko ikasleengan pentsatuz, azterketa garaietan (abendua-urtarrila eta maiatza-ekaina) bibliotekako beheko aretoa ireki izan ordutegi zabalarekin (asteburutan ere bai). Bibliotekako ganbara helduentzako ikasgela bihurtzeko obrak bitartean, behin-behinean beheko aretoa Ikasle Gela gisa berriz prestatzea erabaki du Udalak.

Ganbara, helduek ikasteko prestatzen

Bibliotekako bigarren solairua helduentzako bideratua dago. Azkenaldian, leku falta identifikatu da eta horregatik, bibliotekako ganbara egokitzen ari da Udala, helduen ikasle gela gisa bideratzeko.

Lanak bukatzen direnean, beheko Ikasle Gela bakarrik azterketa garaian irekiko da, orain arte bezala, astelehenetik igandera 09:00etatik 22:00etara.