Euskal Jaia izango da hilaren 19an

Udalak herritarrak parte hartzera animatu ditu

Oiartzungo Udalak eta Euskal Jaiaren antolatzaileek festa aurkeztu dute. Udalaren aldetik, herritarrak kultur ekitaldi honetan parte hartzera animatu nahi ditugu eta antolatzaileek herriari hau eskaintzeko egin duten lana publikoki eskertu.

Euskal kulturaren alde egindako lana da Euskal Jaia, gure herriko identitatea mantentzeko pizgarria.

Aipatzekoa da herriko zenbat eragilek parte hartuko duten antolatutako ekintzetan: Olarri Dantza Taldea; Haurtzaro Dantza Taldea; Elizalde Dantza Taldea; Lartaun abesbatza; Lartaungo txistulariak; Emarri; Soinuenea Fundazioa; Oiarpe; Txost; Oiartzungo Bertso Eskola; Oiartzungo Flauta Taldea; Abaraxka ludoteka; Oiartzungo Erraldoien Konpartsa; Auntxa Trikitixa Eskola eta Haurtzaroko trikitilari eta panderojoleak. Guztiei, eskerrik beroenak eman nahi dizkie Udalak.

Joxe Lasa 'Axeigorri' trikitilaria ere gogoan

Nikolas eta Tomaxi Lasaren ardura izango da jaiko txupina botatzea. Joxe Lasa Axeigorri soinujolearen seme-alabak dira. Aita trikitilari sonatua izan zen eta urte hasieran hil zen, 87 urterekin.

Joxe Lasa 1928an jaio zen Gurutzeko Axeigorri baserrian. Auzo bereko Altzi baserrira ezkondu zen eta han bizi izan zen hil arte. Zortzi urterekin hasi zen soinua jotzen ikasten, osabarekin, eta hark oparitu zion Hohner ttiki bat.

Gaztetan, Oiartzungo eta inguruko baserri-ezkontza eta erromerietako soinujolea izan zen, batzutan ama panderojolearen laguntzarekin. Ezkondu ondoren, soinua apartatu zuen baina heldutan berriz hartu zuen. Azken urteetan, Irungo Euskal Jira parte hartzen zuen.

Lehenengoz bere herrian Euskal Jaia izanik, ezinbestean tokia eta errekonozimendua egitea ezinbestekoa iruditu zaigu Udalari eta antolatzaileei.

EGITARAUA:

11:30. FESTAREN HASIERA:

- Olarri Dantza Taldean, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Elizalde Dantza Taldearen emanaldiak herriko plazetan, Lartaungo txistularien, Auntxa Trikititxa Eskolaren eta Haurtzaroko trikitilari eta panderojoleen laguntzarekin

- Herri Musika Eskolako dultzaina taldea

- Txost, plazan

- Oiarpe, Kontzejupean

11:30-14:00: Artisau azoka, San Juan kalean

12:00:

- Bertsolariak, plazan

- Herri kirolak, Landetxen

- Oiartzungo Flauta Taldea, Euskal Herria plazan

12:30:

- Dantza-jauziak Kontzejupe plazan, Herri Musika Eskolako xirularru taldearekin

- Lartaun abesbatza, elizako eskilaretan; 13:00etan Kastroko iturrian

13:30:

- Dantza taldeen emanaldia Landetxen

14:00:

- Bertsolariak, plaza dantzak eta txupina plazan

- Madalensorora kalejira

14:30: Herri bazkaria, Madalensoron

16:00-17:30: BAZKALOSTEA

16:30-17:30:

- Ludoteka, Madalensoro kanpoan

- Trikipoteoa

21:30:

- Erromeria Bide Batez taldearekin, plazan