Elkarlean eta modu solidarioan langabezian dauden 25 gaztek lana aurkitzeko dituzten gaitasun eta trebetasunak deskubritzea lortu nahi da
Oarsoaldea eskualdeko Enplegu Lanzadera, langabezian dauden 25 gaztez osaturik egongo da; gizonez, gehienez 29 urte izango dituzte, eta emakumeen kasuan, 34.
Ez da prestakuntza profil zehatz bat bilatuko; oinarrizko ikasketak, lanbide hezkuntza edo batxilergoa, unibertsitate diplomatua edo lizentziatura dutenak izan daitezke. Era beran, ez da sektore konkretu bateko lan eskarmentua eskatuko, baizik eta ibilbide ezberdina duten gazteak izan daitezke, lan eskarmentua izan dutenak eta oraindik izan ez dutenak ere.
Lanzadera talde heterogeneo batez osaturik dago, partaideen arteko lehiakortasuna baztertu eta kultura solidario eta elkarlana sustatzen duena. Lanzaderan osagarri diren pertsonek elkarri lana bilatzen laguntzen diote, beti ere teknika eta erreminta berriak erabiliaz.
Zer egiten dute lanzaderan?
Oarsoaldeko lanzaderan hautatuak diren pertsonak, astean zehar hainbat egunetan agentziak utzitako lokaletan elkartuko dira. Bertan, teknikariek gidatu eta orientatuta, coaching eta inteligentzia emozional saioak burutuko dituzte, komunikazioaren dinamikak, marka pertsonala eta 2.0 enplegu bilaketa; lan elkarrizketen trebaketa, laneratze mapen garapena, enpresei bisitak, ekintzaileekin bilerak eta giza baliabideetako arduradunekin enplegu bitartekaritza prozesuak.
Aurrekari onak
Oarsoaldeko lanzadera Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du eta Santa Maria de la Real Fundazioak kudeatuko du. Bestalde, Europako Gizarte Funtsak, Telefonica Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berak diruz lnagutzen dute. Lanzadera hau, Debabarrena eskualdekoarekin batera, Gipuzkoa martxan jarriko den lehenengoa izango da, estatu mailan martxan jarriko diren 145en artean.
2014 eta 2015 urteetan estatu mailan martxan jarri diren lanzaderek egitasmo honek pertsona gazteen lan aukerak hobetzeko duen eraginkortasuna erakutsi dute.
Baldintzak betetzen dituzu eta izena eman nahi duzu?
Parte hartzeko interesa izango bazenu, apirilaren 7a arte izena eman dezakezu on-line edo presentzialki Oarsoaldearen honako bulegoetara joanez:
- Olibet 6, behea
20100 Errenteria
Tlf: 943 51 02 00
E-maila: olibet@oarsoaldea.eus
- Euskadi etorbidea, Merkatu eraikina
20110 Pasaia (Trintxerpe)
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika