Bidez Bide eta Bidelagun programek, ibilgailu berria

65 urtez goitiko eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrentzako zerbitzuak dira

Oiartzungo Udalak eta Behemendik Bidez Bide eta Bidelagun zerbitzuak eskaintzeko furgoneta berria eskuratu dute.

Bi eragileek programekin jarraitzeko hitzarmena berritu dute gaur, beste urtebeterako. Aurreko ibilgailua zaharkitua geratu delako aldatu du furgoneta Behemendik. Berria ere egokitua da eta zazpi lagunentzako tokia du.

65 urtez goitiko edo mugikortasun arazodunentzako zerbitzua

Bi programa hauen erabiltzaile izan daiteke 65 urtez goiti edo mugikortasun-arazoak dituen edozein herritar. Lehentasuna landa-eremuko bizilagunek dute, garraio publiko zerbitzurik heltzen ez diren tokietakoek. 

Programa hauen erabiltzaile izan nahi dutenek Gizarte-Ongizate sailarekin harremanetan jarri behar dute (943 49 05 52).

Bidez Bide programa goizetan sekaintzen den zerbitzua da. Helburua erabiltzaileak herriko zerbitzuetara hurbiltzea da (anbulatoriora, enkargutara...).

Bidelagun, berriz, paseo programa da, arratsaldetan eskaintzen dena.

Programak garatzeko bi langile daude: furgonetako gidaria eta laguntzailea.

Gehigarriak

Bidez Bide eta Bidelagun programek, ibilgailu berria