Bihar 12etan elkarretaratzea izango da Doneztebe plazan
Gobernu Taldeak gaur Bruselan gertatutako eraso latzen aurrean adierazpen hau helarazi nahi dio gizarteari eta iritzi publikoari:
Lehenik eta behin gure samina adierazi nahi diegu Bruselako erasoetan hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei. Horrekin batera gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Belgikako herritarrei une larri hauetan.
Giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinesten dugu eta horren alde lan egiten eta borrokatzen dugu egunero, Euskal Herrian eta mundu zabalean harremanak ditugun herrialde guztietan. Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu.
Bihar, 12etan bost minutuko elkarretaratze isila izango da Doneztebe plazan eta herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika