Antonio Sanchezek bere bizipenak eta burutazioak azalduko ditu
Oiartzungo Gizarte-Hezkuntza Kontseiluak (Udalak eta herriko zenbait eragilek osatua) hilabete honetan osasunari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu.
Lehenengoa hilaren 11n izango da, Parkinsonaren Nazioarteko Egunaren harira. Antonio Sanchez Escudero herritarrak gaitzaren inguruan bere bizipenak eta burutazioak azalduko ditu, 18:00etan udaletxeko areto nagusian.
Kiropraktika eta osasuna hizpide hilaren 19an
Bestetik, hilaren 19an (asteartea) kiropraktika eta osasuna izango ditu hizpide Xabier Mendiaraz fisioterapeuta eta kiropraktikoak. 45 minutuko saioan, bizkarrezurraren zainketa egokiak osasunean duen eragin onuragarriari buruz mintzatuko da.
Hitzaldi hau ere 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika