Maiatzaren 31 arte jasoko dira proposamenak
Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da. Maiatzaren 31 arte aurkeztu ahal izango dira lanak, udaletxeko Informazio Bulegoan (egun horretan, 13:00etan bukatuko da lanak entregatzeko ordua).
Kartelaren neurria 70x50 cm-koa izango da eta nahi den teknikarekin egin daiteke. Nahiatez, Xanistebanak 2016 leloak agertu beharko du bertan. Nahi duen guztiak parte hartu dezake, original bat baino gehiago aurkeztuz ere bai.
Bost sari banatuko dira: irabazlea (xanistebanetako irudia izango dena karteletan, egitarauan eta Oiartzun urtekarian; 600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (bakoitza 50 €) eta Margosoroko beka (urtebeteko eskola doan).
Epaimahaia pinturaren arloan aritzen diren oiartzuarrek eta Jai Batzordeko kideek osatuko dute. Herriko festak iragartzeko kartelean genero berdintasuna bermatzeko irizpideak ere kontuan hartuko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika