Negu honetan nahita erretako Usategieta parajea berreskuratuko da
Zuhaitz Eguna izango da datorren igandean (hilak 17) Karrikako Usategieta parajean (Sorondo inguruan). Eremura hurbiltzeko bi aukera izango dira: oinez, 09:00etan abiatuta eta autobusez, 10:00etan abiatuta (bi kasuetan, Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik).
Herriko haurren laguntzarekin, negu honetan nahita eragindako sute baten ondorioz erre eta kaltetua geratu den Usategieta parajea berreskuratuko dugu, haritzak eta zuhaixkak landatuz.
Autobusa dohainik izango dad, baina aurrez izena eman beharko dute bertan doazenek. Ohi bezala, landaketan parte hartzen dutenenetzako hamaiketakoa ere izango da bukaeran, Udalak eskainia.
Hezkuntza lanerako ere baliatuko da aurtengo Zuhaitz Eguna: herriko haurrek nahita eragindako suteek mendian duten eragin erreala ezagutzeko balioko du eta gai honen inguruko sentsibilizazioan eragiteko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika