Xanistebanetako Jai Batzordea martxan jarriko da hilaren 19an

Manuel Lekuona bibliotekan da hitzordua, 19:00etan

Xanistebanetako Jai Batzordearen lehenengo bilera izango da hilaren 19an (asteartea), 19:00etan Manuel Lekuona bibliotekan.

Herriko festetan ekintzaren bat antolatu nahi duten elkarte, eragile edo norbanakoek tokia izango dute bertan. Uztaila bitartean, hilero behi, behintzat, elkartuko da Jai Batzordea.

Lehenengo bileraren garrantzia azpimarratu du Kultura batzordeak, "xanistebanetako balorazio egokia egiteko eta, aurtengo egitarauan ekintza eta eragile berriak sartzeko".

Gehigarriak

Xanistebanetako Jai Batzordea martxan jarriko da hilaren 19an