Adinekoen erorketak saihesteko tailerra antolatu da hilaren 27rako

Aurrez eman behar da izena anbulatorioan, toki mugatuak daudelako

Gizarte-Ongizate eta Kirol sailek, Oiartzungo anbulatorioarekin elkarlanean, erorketen prebentzioaren inguruko hitzaldia antolatu dute hilaren 27rako (asteazkena). Tailerra bi ordukoa izango da (17:00etatik 19:00etara), Elorsoro kiroldegiko bilera gelan.

Erorketak dira 64 urtez goitiko herritarrengan lesio-eragile nagusiak. Arazo honen garrantzia kontuan hartuta, 64 urtetik goitiko oiartzuarrentzako, horien familientzako edota zaintzaileentzako tailerra da antolatu dena. 

Bi orduko saio teoriko-praktikoa izango da: erorketen zergatiak eta saihesteko zer egin; bizimodu osasuntsuaren eta ariketa fisikoaren garrantzia; dauden laguntza teknologikoak... azalduko dira.

Tailerreko plazak mugatuak direnez, aurrez eman behar da izena anbulatoriora deituta: 943 00 65 05.