Altzibarko peatonalizazio prozesuari bukaera emateko bilera irekia, hilaren 25ean

Mikelete kaleko arazoak konpontzeko 2014an hasitako zikloa itxiko da

Altzibarko trafiko sistema berritzeko parte-hartze prozesua hilaren 25ean bukatuko da, gaiaren inguruan interesa duen guztiarentzako bilera ireki batekin (20:00etan, eskoletan).

Iazko uztailean egindako auzo batzarrean, 2016ko apirilean prozesuari bukaera ematea adostu zuten bizilagunek eta Udalak. Horretarako, Udalarekin batera ariko zen talde eragilea osatu zuten altzibartarrek.

Auzoko udal ordezkariak eta talde eragileko kideek erabaki dute hilaren 25eko bileraren egitura eta egingo den proposamena: gaur egungo sistema oinarri hartuta, hutsuneak hobetzeko egon daitezken proposamenak eta ekarpenak bilduko dira.

Trafiko aldaketaren oinarrian Mikelete kalean zegoen trafiko arazoari irtenbidea ematea dago. Horretarako, 2014an hasi zen Udala prozesuarekin eta urrats guztiak konpartitu ditu auzotarrekin.

Gehigarriak

Altzibarko peatonalizazio prozesuari bukaera emateko bilera irekia, hilaren 25ean