Lurgintzak datorren astean irekiko du errenta aitorpena egiteko bulegoa Oiartzunen

Fermiñenen egongo da aurten

Lehenengo sektorean jarduten duten herritarrek errenta aitorpena egiteko bulegoa irekita egongo da datorren asteartetik (hilak 26) ekainaren 21era, Fermiñenen.

Astelehen eta asteartetan egongo da bulegoa irekita, 08:30etik 16:30era, Lurgintza Nekazal Kooperatibari esker. Hitzordua aurretik hartu behar da 943 81 14 31 telefonora deituta.

Zerbitzua eskaintzen den lekua aldatu dela eta, aitortzaileei adi egoteko eskatu nahi diegu.

Bide batez, gogoratu nahi dugu errenta aitorpena euskaraz egin daitekeela eta nekazari oiartzuarrak hautu hori egitera animatu nahi ditugu.