Herritarren eta Udalaren arteko komunikazioa hobetzeko bi tresna gehitu ditu www.oiartzun-eus-ek

Kexen eta matxuren berri emateko tresna sortu da, eta auzoetako lanen berri ere jaso daiteke Udalaren webgunean

Udalaren www.oiartzun.eus webgunean bi nobedade daude martxan aste honetatik, biak ere udalgintzan herritarren parte-hartzea errazteko tresna gisa sortu dira.

Batetik, Udalaren eta herritarren arteko komunikatzeko bideak azkartu eta gehitzeko asmoz, bi formulario betetzeko aukera egongo da aurrerantzean on-line. TRAMITEAK atalean daude Kexak eta iradokizunak eta Matxurak eta konponketak dira. Bi kasuetan, herritarrak bere proposamenaren berri emateko aukera bat baino gehiago izango du: azalpenak eta argazkiak gehituz, edo auzoa aukeratu, edota gaia.

Formulario hauek ez dute izaera ofizialik izango, nahiz eta Udalak herritarren iradokizunak kontuan hartuko dituen. Gaiaren arabera, ohiko bideak erabili beharko dira eskaera orria udaletxeko harreran aurkeztuz.

Auzoetako eskaeren berri izateko tresna

Bestetik, auzoetako eskaeren jarraipena ere egin dezakete herritarrek www.oiartzun.eus-en bidez.

UDALA arloaren barruan, AUZOAK atalean sartuta, Auzoetako lanak izeneko eta etengabe eguneratzen den dokumentua dago  bertan.

Udalak auzo batzarretan jasotako eskaerak zertan dauden ikusi daiteke, kolorez eta idatziz bereizita: "Aztertzen" (hasi gabe dauden lanak), "Martxan" (egiten ari diren lanak) edo "Egina" (bukatutako lanak). Dagokion kasuan oharrak ere badaude, lanei edo proiektuei buruzko informazio gehigarria eskaintzeko.