Silo plastikoa bilduko du Udalak maiatzaren 5ean

Hilaren 2 eta 4 artean utzi beharko dira hondakinak, bost puntutan

Datorren ostegunean (maiatzaren 5ean) belar bolen silo plastikoa bilduko du Udalak.

Hondakin berezi hau duten herritarrek maiatzaren 2tik 4ra utzidezakete plastikoa bost gune hauetakoren batean: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Bizardia Elkartearen aurrean (Gurutze); Gaintzabal bidearen sarreran (Karrika); Zerradi poligonoko ekarpen gunearen ondoan (Ugaldetxo) eta Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan (Ugaldetxo).

Zalantzak argitzeko, 943 49 03 77 telefonora deitu daiteke astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.