Ikasle Gela astelehenetik aurrera 22:00ak arte irekita

Ekainaren 30a arte, astelehenetik igandera egongo da irekita

Datorren astelehenean (maiatzak 2) irekiko da Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gela azterketa garaiko ordutegiarekin: astelehenetik igandera 09:00etatik 22:00etara.

Ekainaren 30a arte izango du ordutegi hori, unibertsitateko ikasleei ikasteko aukera gehiago emateko.