Maiatzaren 6an, Kudeaketa Aurreratuari buruzko doako jardunaldia enpresentzako Oarsoaldea Garapen Agentzian

Oarsoaldeak, AEE aholkularitza enpresarekin batera, maiatzaren 6an, goizeko 9:30etik 11:00etara, doako jardunaldi bat antolatu du KUDEAKETA AURRERATUA: ENPRESEN KUDEAKETA EREDU BERRI BATERUNTZ izenburupean Oarsoaldeak Oiartzunen dituen bulegoetan.

Enpresek erronka berriei aurre egiteko beharrak, gure kudeaketa ereduak berraztertzea eta berritzea eskatzen du. Aurkeztuko den kudeaketa ereduaren helburua enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna indartzea da, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa kontzeptuak bateratuta: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste, dio Julen Mendozak, Oarsoaldeako lehendakariak.

Eredu berriaren oinarriak ezagutu nahi dituzten enpresei zuzenduta dago jardunaldia. Bestalde, INNOBIDEAK KUDEABIDE laguntza programaren berri emango da. Programa hau, kudeaketa eredu berria ezartzen laguntzeko SPRIk diseinatutako programa bat da eta, Euskadin, EUSKALIT kudeaketa aurreratutako euskal fundazioaren laguntza dauka.

Hizlaria Amaia Oyarzabal izango da, AEEko aholkularia, 15 urte baino gehiago esperientzia duena.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldeako Industria Sustapen Sailean, izabaleta@oarsoaldea.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deituz.