Herriko taldeen rock maratoia izango da datorren larunbatean

Herriko zortzi taldek parte hartuko dute Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Astean

Hilaren 14an (larunbata) herriko musika taldeen rock maratoia izango da Doneztebe plazan OMTE, Ugaldetxo Eskolak, Goiko Eskola, Kataxulo gaztetxia eta Oiartzungo Gure Esku Dagok antolatuat, aste guztian zehar izango den Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko ekimenen baitan.

Maratoiaren aurkezpena egin dute Josune Cousillas Kultura zinegotziak; OMTEko Iñaki Olaziregik; Ugaldetxoko Eskoletako Endika Loiolak; Kataxulo gaztetxeko Julen Etxebeste eta Beñat Ibargoienek; eta, Oiartzungo Gure Esku Dagoko Imanol Areizaga eta Judith Arruabarrenak.

Udalak elkarlanean bildu diren herriko eragile hauen guztien ahalegina eskertu nahi du publikoki eta herritarrak animatu herriko musikariek egiten duten ezagutzera.

Eguerdian (12etatik 13etara) Kontzejupean kontzertuak izango dira. bigarren tanda, eguerdiko trikipoteo eta herri bazkariaren ondoren etorriko da (bazkarirako txartelak 8 €tan salgai daude Amazkarren eta Makutxon, astelehena 9 arte).

ARRATSALDEKO KONTZERTUAK:

18:00, Ibargain parkean: Autobus Magikoa, Nonguayazz eta Etiam.

19:30, Landetxen: Jonpe ta Zetas, Mil demonios eta A tiro limpio.

20:00, Doneztebe plazan: The Bobbys, Yakovlev42 eta Kaos Urbano (Madril).

Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Astea

Aste guztian zehar, bestelako ekintza batzuk izango dira erabakitzeko eskubidearen inguruan: maiatzaren 10ean, mahai-ingurua PSE-EE, EAJ, Podemos eta EH Bilduko ordezkariekin; hilaren 13an, Gazta zati bat-en emanaldia eta Anjel Oiarbiderekin solasaldia; auzoetan aurkezpenak; hilaren 14an bertan kriseilu hegalarien ekimena eta Oarsoaldean erabakitzeko eskubidearen inguruko erreferenduma egin ahal izateko sinadura bilketa.

Gehigarriak

Herriko taldeen rock maratoia izango da datorren larunbatean