Haurrentzako antzerkia, errefuxiatuen alde

Toki mugatuak direnez, aurrez erreserba egin behar da ludotekan

Dejabu talde errenteriarraren Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako antzezlana ikusteko aukera izango dute 6 eta 12 urte arteko haurrek Abaraxka ludotekan, hilaren 29an.

Bi emanaldi egingo dituzte Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek, bakoitza 25 haurrentzat. Sarrera dohainik izango dira, baina tokia mugatua denez, aldez aurretik erreserba egin beharko dute haurrek abaraxka.oiartzun@gmail.com helbidera idatzita.

Emanaldietatik lortutakoa Lampedusako errefuxiatuekin lotutako egitasmo bat garatzeko bideratuko du Mikelazulo Elkarteak. 

Ekimenarekin lotuta, Kuadrillategiko DBH 1. mailako gaztetxoek ere Maider Galarzaren Mundundutik kontu kantari ikuskizunaz gozatu zuten aurreko ostiralean.

 

Gehigarriak

Haurrentzako antzerkia, errefuxiatuen alde