Irakurketa Taldeak saio irekia egingo du ekainean, idazlea bertan dela

Joxe Iriarte `Bikila'-ren 'Kamaradak' izango da hizpide

Manuel Lekuona bibliotekako Irakurketa Taldeak ekainean saio ireki eta berezia egingo du, ikasturteari bukaera emateko.

Joxe Iriarte Bikila herrikidearen Kamaradak liburua irakurri eta ekainaren 14an (20:00etan), Fermiñenen elkartuko dira idazlea bertan dela, Bikilarekin inpresioak trukatzeko eta liburuari buruz nahi dena galdetzeko.

Irakurketa Taldearen saioa irekia izango da, beraz, nahi duen guztia dago gonbidatua Kamaradak irakurtzera eta idazlearekin egingo den solasaldian parte hartzera.

Gehigarriak

Irakurketa Taldeak saio irekia egingo du ekainean, idazlea bertan dela