Maiatzaren 27an Oarsoaldeak 'Familia-enpresa eta ondorengotza' doako jardunaldia antolatuko du

Lege aldaketa azalduko du abokatu batek

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta GAREN Enpresarien Elkarteak datorren maiatzaren 27an jardunaldi bat antolatuko dute Familia-enpresa eta ondorengotza izenburupean.

Oarsoaldeako enpresei zuzenduriko jardunaldi hau, Agentziak Oiartzunen duen instalazioan (Astigarragako bidea, 2 -Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua) izango da goizeko 9:30etik 11:00etara.

Jardunaldi honen helburua ekainaren 25eko 5/2015 euskal Zuzenbide Zibileko legeak familia-enpresen ondorengotzan daukan garrantzi handiko eragina azaltzea da. Oraindik behar zaion garrantziarik eman ez zaio lege berri honek izango duen traszendentzia aztertuko dugu. Famili protokoloak desagertuko dira eta ondorengotza itunengatik ordezkatuko dira, egungo egoera guztiz aldatuz transmisioei dagokionez.

Jardunaldi honetan horrelako galderei erantzuten saiatuko garela dio Julen Mendozak, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak:

- Nori eragiten dio?

- Enpresa baten transmisioan nola eragingo du?

- Aurreko legearekiko abantaila gehiago ala gutxiago ditu?

- Noiz arte erabaki daiteke bizitzan bere herentzia kargura izendatzea?

- Nola geratzen da bizikide edo izatezko bikote alargunaren posizioa?

- Oinordekorik gabe utzi daiteke nahiz eta zergatia nabarmenik ez izan?

- Norentzako da oinordekotza enpresariak ezer erabaki ez badu?

- Enpresariak pertsona baten esku utzi dezake enpresaren oinordekoen izendapena?

Hizlaria Victor Perez Barriuso izango da, Aliter Abokatuko kidea.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean izabaleta@oarsoaldea.eus e-maialren bidez edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deituta.