Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea irekiko da astelehenean

12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzako eskaintza da

Datorren ikasturterako Gazteen Antzerki Taldean izena emateko epea irekiko da datorren astelehenetik (hilak 23) ekainaren 10a arte. Antzerki Eskola hau 12 eta 18 urte arteko gaztetxoei zuzendua dago.

Astean egun batean izango dira eskolak, ordu eta erdikoak. Aukeran, bi ordutegi eskainiko zaizkie ikasleei (asteazkenetan 14:45etik 16:15era edo ostiraletan, ordu berean) eta gehienek aukeratzen dutenenan izango da Antzerki Eskola. Saioak Karaez kaleko 4. zenbakian dagoen udal lokalean izango dira, Lur Korta irakaslearekin.

Izen-ematea ikastetxeetan edo Elorsoro kiroldegian egin daiteke. Urteko kuota 60 € izango da oiartzuarrentzako eta 80 € kanpokoentzat. Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 126090006 kontu korrontean egin behar da eta izen-ematea orriarekin batera ordainketa ziurtagiria aurkeztu.

Informazio gehiago kultura@oiartzun.org edo 943 49 10 34 telefonora deituta eskuratu daiteke.

Gehigarriak

Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea irekiko da astelehenean