14 puntu landuko dira
Asteazkenean (hilak 25), maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da, 14 punturekin. Hauexek:
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) Zubietako erraustegiaren inguruan Usurbilgo Alkateak bidalitako gutunari erantzunez Oiartzungo EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
3) 2015eko Kontu Orokorra onartzeko proposamena.
4) Karrika auzoko KAR-1 HIA-ko Kar-1b azpieremuko urbanizazioaren behin betiko harrera egitea eta abala itzultzeko eskaera.
5) Oiartzungo Udalak eta Eloy Mendoza eta Sabina Cadarso jaun-andereek egindako lur-trukaketaren ondorioz LAN-3 eremuan D lursaila enpresari ematerakoan eskrituratu gabe gelditu zen elementu amankomunen eta N partzelaren %20 trasmititzeko proposamena.
6) 2017 urterako herriko jaiegun ofiziala proposatzea.
7) Ibargain Musika Eskolan 2016/2017 ikasturtean bertan musika-ikasketak egingo dituzten ikasleei bekak emateko arautegia onartzea.
8) 2015-16 denboraldiko funtzionamendu gastuetarako diru-laguntzak (kirol talde eta elkarteak).
9) 2015/16 ikasturteko E1 Eskola Kirola, Eskola Pilota, Muittu! eta Eskola ordu gaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko hitzarmenak Elizalde Herri Eskola eta Haurtzaro Ikastolarekin.
10) Eraikigarritasunaren %15eko likidazio bati jarritako errekurtsoa onartu denez likidazioa bertan behera uzteko proposamena.
11) Zerga-bilketa zerbitzuko buruak, ondoren aipatuko diren zordunak kobragaitzak eta beraien kargu dauden zorrak kobraezinak aitortzeko proposamena.
12) Aurreko urteetako erreziboak anulatzeko proposamena.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika