Oarsoaldeak elikagai sektoreko enpresen arteko topaketa antolatuko du ekainaren 8an
Oarsoaldeak ekainaren 8an, elikagai industriako enpresen arteko topaketa antolatuko 09:30etik 11:00etara Oiartzunen duen eraikinean (Astigarragako bidea, 2 -Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua).
Oarsoaldean, Tolosaldea Garatzen, Urola Kosta, Debegesa eta Donostia-Beterri garapen agentziekin elkarlanean ari gara elikagai industriako balioa izan dezaketen enpresen proiektuak garatzeko asmoz.
Gure helburua, eragile kolaboratzaileekin batera, enpresa txikientzako elkarlaneko proiektuak garatzea da. Zehazki iristen ez diren ekimen zehatzetan parte hartzne lagundu nahi diegu (baliabide, denbora, ezagutza e.a. baliabide ezagatik).
Proiektua zuzenean aurkeztu eta aukerak eta kezkak ezagutzeko helburuarekin, Oarsoaldeatik elikagai industriako enpresen topaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu industriako enpresak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzari esker topaketa doakoa izango da enpresentzat.
Honetarako EUROGAP aholkularitzaren laguntza izango dugu. 25 urteko esperientzia duen aholkularitza enpresa da, bai marketing eta merkataritza arloan aditua, bai eta elikagai sektorean eskarmentu handikoa.
Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldean Industria Sustapen Sailean rmacias@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deituz.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika