Eskola Agenda 21en ikasturte bukaerako batzar berezia izan da gaur

Datorrenean mugikortasun iraunkorraren gaia landuko dute ikasleek

2015/2016 ikasturteko Eskola Agenda 21 programa bukatu da gaur, ikasturte bukaerako udalbatzar bereziarekin. Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko ikasle ordezkariak Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Ingurumen teknikariarekin bildu dira, ikasturtean zehar egindakoak azaldu eta proposamen zehatzak egiteko.

Ikasturtean zehar elikadura iraunkorraren eta hondakinen gaiak landu dituzte ikasgelan. Egindako ekintza zehatzen berri eman; Eskola Agenda 21n parte hartzen duten eragileen jarrera baloratu (Udala, ikasle eta irakasleen jarduna egoki baloratu dute ikasleek; aldiz, guraso eta ikastetxeetako gainerako langileen inplikazioa hobetu daitekela azpimarratu dute); hiru ikastetxeetan hartutako konpromisoen berri eman eta Udalari bi arloetan hobekuntzak egiteko proposamen zehatzak helarazi dizkiote (auzoetan dauden zikinkeria gune puntualak txukuntzea; larrialdi-gune eta ekarpen-guneen inguruak txukuntzea; auzokonposta gehiago jartzea; elikadura osasungarriari buruzko informazioa jartzea kirolguneetan...).

Datorren ikasturtean mugikortasun iraunkorraren gaia landuko dutela ere jakinarazi dute ikasleek gaurko udalbatzarrean. 

Gehigarriak

Eskola Agenda 21en ikasturte bukaerako batzar berezia izan da gaur