Oarsoaldeko Udalek ikasketa eta lan-eskarmenturik gabeko 30 urte azpiko gazteei aukera bat eskaintzen diete

Eskualdeko aurrekontua 89.000 €koa izango da

Datozen hilabeteetan Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako Udalek Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez Txertatu Merkatuan egitasmoa jarriko dute martxan. Egitasmo hau honako pertsonei zuzendurik dago:

- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago dituztenak

- Prestakuntza baxu eta gabekoei, hezkuntza edo prestakuntza sistemetan integraturik ez daudenei

- Lanean ari ez direnei

Egitasmoaren helburua norbanakoaren interesetik abiatuta lan mundura hurbiltzeko eta bizi diren gizarte eta komunitatean parte hartzeko aukera ematea da, harreman-gune egonkor eta positiboak uztartuz.

Txertatu Merkatuan egitasmo berritzailea da, bakoitzaren ezagutza, trebetasun eta zaletasunetatik abiatuta pertsonaren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatzen baitu. Helburua pertsona gazte hauek bere motibazio pertsonal eta profesionala aurkitzea da, honetarako ikasgela tradizionalean erabiltzen ez diren metodologia eta interbentzio-gune desberdinak erabiliz.

Txertatu Merkatuan egitasmoak norbanakoaren profil eta beharretara egokitzen den ibilbidea eskaintzen dio parte-hartzaileari eta bi fase hauetan gauzatzen da: Egokitu eta Trebatu.

Egokitu izeneko lehenengo fasea gizarteratze eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du eta modu indibidual eta taldekakoan parte-hartzaileei egunero egiten dituzten jardueren identifikazioaren bidez beren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatuko du. Fase honek hilabete bateko edo biko iraupena izango du.

Trebatu fasean, Egokitu fasean identifikaturuiko interes eta motibazioetatik abiatuz, gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzea bilatuko da, beti ere testuinguru erreal batean, aktibitate bat eginaz edo lan hurbiltze edo komunitatean kolaborazio esperientzia bat eskainiaz. Trebatu faseak 4 hilabete inguruko iraupena izango du.

Informazioa eta izen-ematea

Interesa duen edozein Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetara hurbildu edo 943 51 02 00/olibet@oarsoaldea.eus bidez harremanetan jarri daiteke.