Euskaraz eta oihalezko poltsekin, dotoreago

Eskualdeko Udaletako Euskara zerbitzuak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzaz, urtean zehar Euskaraz dotoreago! ekimena gauzatzen ari dira lau herrietako arropa denda eta mertzerietan.

Ekimen honen hurrengo ekintza oihalezko poltsa dotore batzuen banaketa izango da. Ekimenean parte hartzen ari diren arropa denda eta mertzeriak euren bezeroei oihalezko poltsak banatzen ari dira egunotan, euskararekiko eta establezimendu horiekiko izaten ari diren jarrera saritu nahian. 

Lerro hauen bidez, antolatzaileek arropa denda eta mertzerietako bezeroak establezimendu horietan euskaraz eskatzera eta euskaraz hitz egitera animatu nahi dituzte. Euskara arropa dendetako ohiko hizkuntza izan dadin. Azken batean, EUSKARAZ DOTOREAGO baikara denok ere. Begiratu bestela, poltsa daramanari!

Hauek dira Euskaraz dotoreago ekimenean parte hartzen ari diren Oiartzungo arropa denda eta mertzeriak:

1. Alcampo (jantzien atala) (Mamut)

2. Azkar Kirolak (Elizalde)

3. Azkar Kirolak (Elizalde)

4. Baobab (Elizalde)

5. Begoña Zalakain (Elizalde)

6. Carrefour (jantzien atala) (Arragua)

7. El Paso (Talaia poligonoa)

8. Intersport Extreme (Talaia poligonoa)

9. Kinkila (Elizalde)

10. Lurdes arropa-denda (Altzibar)

11. Mas por menos (Talaia poligonoa)

12. Oiartzun Running Shop (Olagarai kalea, Ugaldetxoko poligonoa)

13. Oiartzun Zone (Olagarai kalea, Ugaldetxoko poligonoa)

14. Orratz (Elizalde)

15. Oskarbi (Elizalde)

16. Pukat Outlet (Olagarai kalea, Ugaldetxoko poligonoa)

17. Stock Factory (Mamut)

18. Zumitz (Elizalde)

Gehigarriak

Euskaraz eta oihalezko poltsekin, dotoreago