Udako igerilekua larunbatean irekiko da

Ekaineko ordutegia 11etatik 20etara izango da

Udako igerilekua larunbatean (hilak 11) irekiko da: Ekaineko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da.

Uztailean bi ordu gehiago egongo da irekita: 10:00etatik 21:00etara eta, abuztuan eta irailean berriz ekaineko ordutegi bera izango da: 11:00etatik 20:00etara.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek udako igerileku zerbitzua euren kuotaren barruan dute, baina bazkide ez direnek sarrera erosi beharko dute. Eguneko sarrera edota hilabeteko zein hiruhilabeteko kuotak erosteko aukera izango dute.

Denboraldia hilaren 11n bukatuko da.

SARREREN ETA KUOTEN PREZIOAK:

Eguneko sarrerak: Helduak (16 urtez goiti): 7,15 €. Gazteak (16 urtez beheiti): 3,60 €.

Bost sarrera: Helduak: 28,50 €. Gazteak: 14,30 €.

Hilabeteko kuota: Familiakoa: 103,20 €. Helduak: 61,65 €. Gazteak: 37,80 €.

Denboraldi osoko kuota (hiru hilabete): Familiakoa: 206,40 €. Helduak: 123,30 €. Gazteak: 75,60 €.

Gehigarriak

Udako igerilekua larunbatean irekiko da