Gaetxe ondoko skate parka erabili daiteke

Uztailean inaugurazio ofiziala egingo da

Gaetxe ondoko skate parka (Iturriozko bidegorrian) erabili daiteke dagoeneko.

Behin-betiko arauak -erabiltzaileekin batera adostutakoak- bertan daude. Hauek dira:

- 8 urtetik beherakoak heldu baten ardurapean ibiliko dira.

- Derrigorrezkoa da kaskoa (eta gomendagarriak bestelako babesak).

- Patinak, monopatinak, scooterrak eta BMXk soilik erabil daitezke skate parkean.

- Debekatua dago beste elementuak erabiltzea (baloiak, bestelako jostailuak, MTB bizikletak...).

- Debekatua dago arlanpetatik jaistea txirristak balira bezala.

- Ezin dira pintaketak egin.

Uztailerako, parkearen inaugurazio ofiziala prestatzen ari dira Udala eta erabiltzaileak.

Gehigarriak

Gaetxe ondoko skate parka erabili daiteke