Xorrolaren Iturriozko geltokia

Markesina ere jarri da geltokian

Xorrola herri barruko autobusa Bidezarra kalean geratuko da astelehenetik (hilak 13) aurrera (Gure Txoko tabernaren inguruan). Beheko biribilguneko geltokia, ondorioz, ezabatu egingo da.

Honez gain, markesina estalia ere izango dute aurrerantzean iturrioztarrek autobusaren zain egoteko. Auzotarrek egindako eskaera da Xorrolarentzako markesina jartzea. 

Gehigarriak

Xorrolaren Iturriozko geltokia