Mamuteko bost merkatarik euskara eskolak bukatu dituzte gaur

Udalaren beka sistemaren onuradunak izango dira

Herriko bost merkatari (Mamu merkatalguneko Metro2, Beti Auro eta Kutizi-La Casa del Perfumeko langileak) euskara eskolak jasotzen aritu dira azken hilabeteetan, Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen Euskara Merkataritzara egitasmoari esker. Gaur bukatu dituzte eskolak.

Josu Ostolaza, Intxixu AEK-ko irakaslea, aritu da oinarrizko euskara eskolak ematen, merkatariek euren bezeroekin komunikatzeko gaitasuna lortu dezaten.

Silvia, Anabel, Susana, Andres eta Nieves ikasleek balorazio positiboa egin dute, "oso gustura" aritu direla euskara ikasten kontatu digute eta "jarraitzera animatuko" direla ere bai.

Udalak eta Ttur-Tturrek merkatari hauek euskalduntzeko egindako ahalegina errekonozitzeaz gain, euskalduntzen jarraitzera animatu nahi ditugu.

Honez gain, euskara maila baxua duten herriko gainerako merkatariak ere animatu nahi ditugu euskara ikastera, euren lanaren kaliatea hobetuko baita.

Sektore honetako langileek euskara ikasteko erraztasun ekonomikoak eman asmozz, beka sistema ere badu Udalak. Eskolen %80a arte bere gain hartzen du horri esker.

Mamut euskalduntzea, estrategikoa

Mamut merkatalgunea euskalduntzea ildo estrategikoa da Udalarentzako eta Ttur-Tturrentzat, eta aurten ere ahalegin berezia egiten ari gara gune horretan. Horregatik, bost merkatari hauek emandako urratsa ere eremu horren euskalduntzean kokatu nahi dugu.

Gehigarriak

Mamuteko bost merkatarik euskara eskolak bukatu dituzte gaur