Gaurtik hilaren 23ra eman daiteke botoa, Manuel Lekuona bibliotekan
Xanistebanetako kartel lehiaketako irabazlea herritarrek aukeratuko dute aurten, lehenengo aldiz. Xanistebanetako kartelaren aukeraketa ere parte-hartzaileagoa bihurtzeko saiakera da hau, herri guztia hain maiteak dituen festetan inplikatzeko.
Horretarako, Jai Batzordeko eta kultur munduko zenbait ordezkarik aurrez aukeratutako zortzi (heldun lau eta haurren lau) kartelean artean erabaki ahal izango dute.
Lehiara aurkeztutako 39 kartelen artean lehenengo aukeraketa egin da, lehiaketako oinarriak kontuan izanda: festekin lotura izatea, kalitatea, genero berdintasuna... aintzat hartuz.
Udalak oiartzuar guztiak aukeraketan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
NOLA PARTE HARTU BOZKETAN:
1) Aukeratutako zortzi kartelak (helduen lau eta haurren lau) Fermiñeneko erakusleihoetan egongo dira ikusgai gaurtik (ekainak 15) hilaren 23a arte (biak barne).
2) Botoa emateko Manuel Lekuona bibliotekako sarreran bi buzoi daude (ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).
3) 16 urtez goitiko herritarrek helduen kartelei eman ahal izango diote botoa; 16 urtez beheitikoek, haurren kartelei.
4) 16 urtez goitiko herritar bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Boto paperean izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia, emaila eta telefonoa jarri beharko ditu.
5) 16 urtez beheitiko herritar bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Boto paperean izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa jarri beharko ditu.
6) 16 urtez goitiko parte-hartzaile guztien artean Oiartzungo ekoizleen gazta eta sagardoa zozkatuko dira.
7) 16 urtez beheitiko parte-hartzaile guztien artean 50 €ko balea zozkatuko da, Urrats paperdendan gastatzeko.
8) Udalak hilaren 24an irekiko ditu bozkak. Lehenengo, irabazleei jakinarazi zaie emaitzak eta ondoren, publiko egingo ditu sarituen izenak eta lanak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika