Xanistebanetako txupinazoa Haurtzaro Ikastolak botako du

Datorren ikasturtean sortu zela 50 urte beteko dira

Xanistebanetako txupinazoa Haurtzaro Ikastolak botako du aurten, Jai Batzordeak hala erabakita. Ikastolak 50 urte beteko ditu 2016/2017 ikasturtean eta hori da txupinazoa botatzeko arrazoi nagusia.

Herrian euskarazko irakaskuntza egon dadin ezinbesteko urratsa izan zen zenbait gurasok ikastola sortzea 60. hamarkadan.

Haurtzaro Ikastola xanistebanetako Jai Batzordeko kide aktiboa da.

Gehigarriak

Xanistebanetako txupinazoa Haurtzaro Ikastolak botako du