Eskualdeko mugimendu feministak gaurko antolatutako ekimenekin bat egin dute Oarsoaldeko Udalek

Aste honetan Euskal Herrian izan diren lau hilketa matxistak salatzen ditugu

Asteartean, ekainak 21, Gasteizen emakume baten gorpua aurkitu zuten Zadorra ibaian; gizon batek aitortu zuen andre bat hil eta ibaira bota zuela. Atzo ere, Angelun, gizon batek haren emaztea eta bi alabak tiroka hil zituen. Gertakari larri horiek direla eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, ekainak 23, osteguna, egin dituzten deialdiekin. 

Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu horietan parte hartzera.

Gertakari horiek direla eta, jendaurrean eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiei gure elkartasunik beroena agertu  nahi diegu.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!

Gehigarriak

Eskualdeko mugimendu feministak gaurko antolatutako ekimenekin bat egin dute Oarsoaldeko Udalek